• Hezkuntza Sailak, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak adierazpen bateratua sinatu dute; besteak beste, urrutiko prestakuntza (online) bultzatzea adostu dute, baina unean uneko jarduera presentziala baztertu gabe
  •  Euskal Unibertsitate Sistema guztiz prestatuta eta gaituta dago ikasturte amaierari berme osoz aurre egiteko, aurrez aurrekoa ez den formatuan.
  •  Eusko Jaurlaritzak eta euskal unibertsitateek berretsi dute ikasle bakar batek ere ez duela ikasturtea galduko koronabirusaren erruz

Atzo arratsaldez bilera izan zuten Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitatekoak, eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak. Bideokonferentzia bidezko topaketa honek jarraipena eman die unibertsitateko arduradunek eta sailburuak –euren taldeetako kideak eta Unibasq agentziakoak lagun zituztela– aurrez aurreko eskolak etetea erabaki zenetik izan dituzten bilerei.

Adierazpen bateratua


PRENTSA OHARRA