Berdintasunerako Emakunde Saria, azken edizioan, honako hauek eskuratu dute: UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna: Berdintasunaren Eragileak Masterrak eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku Hartzeko Masterrak, 2001ean eta 2003an sortutakoak, hurrenez hurren. Epaimahaiak nabarmendu du gaur egun berdintasun-politiketan lan egiten dutenek, master horien bidez, beren lana goi-mailako prestakuntzarekin bete dezaketela eta beren jardueran beharrezko genero-ikuspegia sar dezaketela. Bi master horietako arduradunek saria Lehendakariaren eskutik jasoko dute, apirilaren erdialdean.

Irakurri gehiago