Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du. Plan honen bidez, unibertsitate-politikak definitu, helburuak identifikatu eta Euskal Unibertsitate Ekosistema osatzen duten eragileak koordinatzen dira. Plana, gainera, Nazio Batuen 2030 Agendarekin lerrokatuta dago, eta gizarte oparoaren alde, eskubide eta aukera-berdintasunean eta ingurunea errespetatzeko honek jasotzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituta dago.