Gizarte-Erantzukizuna

UNIBASQ-eko BERDINTASUN PLANA (Gobernu Kontseiluak 2018ko azaroaren 19an onartutakoa).

Unibasq-en helburua euskal unibertsitate sistemaren hobekuntzan eta berrikuntzan laguntzea da, nazioarteko kalitate estandarrak betez eta gizarteak goi mailako ikasketetan duen interesari erantzunez. Heziketa funtsezko eskubidea da, berdintasuna den bezala, banandu ezinik elkartuta doazelarik. Unibasq-ek unibertsitateko heziketa, bere balioak mezu barneratzaile eta integratzailearen bidez zabaltzen duena, berdintasunean bermatzen lagundu behar du.

2017ko martxoaren 8an Berdintasun Batzordearen sorrerari esker, gai hau sentsibilizazioarekin eta dagokion garrantziarekin tratatu da genero ikuspegi gaietan aurreratu eta sakondu ahal izateko. Batzordean ekindako zereginez gain, agentziaren parte diren pertsona guztien erantzukizuna da hitzartutako neurriak transmititzea eta burutzea, baita aipaturiko berdintasun-balioak hedatzea ere.

Berdintasun-planaren ardatz nagusiak ondorengoak dira: formakuntza, lana eta familia bateratzea, hizkuntzaren erabilera ez-sexista, eta titulazioen ebaluazioan genero ikuspegia barneratzea.

 


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia