Pasa den uztailaren 11n eta 12an UPV/EHU fundazioaren Uda Ikastaroen barne, Unibasq-ek “Bolonia Veinte Años Después” ikastaroa antolatu zuen. Cristina Uriartek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko kontseilaria, Eva Ferreirak (Unibasq-eko Zuzendaria eta ENQAren Presidente-ordekoa) eta Itziar Alkortak (Uda Ikastaroen zuzendari akademikoa) aurkeztu zutelarik . Ikastaroaren helburua Bolonia Prozezuaren ezarpenak izandako eraginari buruz hausnarketa egitea izan zen. Edizio honetan, Donostiako Miramar Jauregian nabarmen handiko bertako eta nazioarteko hizlariak hartu zuten parte: *kalitatea ziurtatzeko estatuko agentzi desberdinetako zuzendariek eta ANECA agentziaren zuzendaria den Jose Arnáez Vadillok, ENQAren (Hezkuntzaren Kalitatea Bermatzeko Europako Elkartea) presidentea Christoph Grollimund-ek, *enpresa munduko ordezkariak, adibidez, Asier Aloriak (Confebask-eko formakuntza zuzendaria), *unibertsitateetako ordezkariek: Mondragon Unibertsitatearen Errektoreordea den Jon Altunak, Deustuko Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko errektoreordea den Elena Auzmendi eta UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea Idoia Fernández-ek, eta *Deustuko, UPV/EHUko eta Zaragoza Unibertsitateko ikasleak, besteak beste.
Kurtsoaren amaierako ekitaldian, Gidor Bilbaok Unibasq-en enkarguz egindako “Hitz-mitz, 27 hitz” liburua aurkeztu zuen. Liburua lau filólogo-hizkuntzalarik hautatutako eta, unibertsitatearekin edo hizkuntzarekin nolabaiteko harremana duten 27 hitzez osatua dago. Hitz hauen jatorria azalduz, euskararen historiari ikutu bat eman nahi izan da. Bestalde Xabier Paya Ruiz bertsolariak bertso bat bota zuen lau hizkuntzetan, ama-hizkuntzan komunikatzen garenean pertsonengan izan dezakeen eragina edo inpaktua erakutsiz.