EBAZPENEN JAKINARAZPENA

Unibasqeko zuzendariak baterako ebazpen bat jarriko du https://www.euskadi.eus iragarki-taula elektronikoan, emaitzak jakinarazteko. Ebazpen hori iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den data ebazpenaren jakinarazpena komunikatzeko data formala da, xede guztietarako. Nolanahi ere, ondorengo egunetan ebazpen indibidualizatua bidaliko zaie eskatzaileei, bakoitzak eskatutako moduan.

Iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunean eskatzaileari mezu elektroniko edo SMS bat bidaliko zaio www.euskadi.eus web orrian jakinarazpen bat irakurtzeko zain duela komunikatzeko.  Nahiz eta eskatzaileak ziurtagiri digitala ez izan, Eusko Jaurlaritzako Iragarki-taulan sartu ahal izango da.