Unibasq-ek REACUren batzar orokorraren online bilera koordinatu du ekainaren 23an. Batzar horretan, goi-mailako arte-irakaskuntzen arau-esparru berriari buruzkoentzunaldi informatiboa egin da. Bertan, Montserrat Grañeras Pastrana andreak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritzako Arte Ikasketen Saileko burua, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa, parte hartu du. Era berean, beste alderdi batzuen artean, uztailaren 27ko 640/2021 Errege Dekretua (Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu eta baimentzekoa eta unibertsitate-zentroen akreditazio instituzionalekoa) eta maila bereko beste arau batzuk aldatzeko proiektuari buruzko hausnarketa egin da.


