Unibasq-eko presidente eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek proposatuta, Federico Recart Barañano izendatu dute Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako (Unibasq) zuzendari. Unibasq-eko Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 18an onartu zuen erabakia, eta izendapena azaroaren 25eko EHAAn argitaratu da.


