ENQAk kontsulta publikoari buruzko informazioa argitaratu du, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan Kalitatea Bermatzeko Irizpide eta Jarraibideen 2027. bertsioaren zirriborroari buruzko iritziak biltzeko. Ekarpenak online inprimaki baten bidez egin daitezke, 2026ko urtarrilaren 9ra arte.

2024ko maiatzean egindako Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko Ministerio Konferentzian emandako agintaldiaren ondoren, ESGen egileek batzorde bat sortu zuten dokumentuaren bertsio berri bat prestatzeko, eta horren onarpena hurrengo 2027ko maiatzeko Ministerio Konferentzian aurreikusita dago.

Batzordeak lehen zirriborro oso bat argitaratu du orain, eta iruzkinak eskatu dizkie alderdi interesdun guztiei. Kontsulta publikoari eta dagozkion dokumentu guztiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: https://www.enqa.eu/esg-standards-and-guidelines-for-quality-assurance-in-the-european-higher-education-area/#revision.