Abenduaren 10ean Unibasqek ImpEA (Facilitating Implementation of the European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes) proiektuaren emaitzak aurkezteko online jardunaldia antolatuko du. Europako Batzordeak finantzatutako Erasmus+ proiektu bat da, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko (GHEE) hezkuntza- eta prestakuntza-arloko baterako programen kalitatea bermatzeko ikuspegi espezifiko hori eraginkortasunez aplikatzeko helburuarekin.
Europako ikuspegia 2015ean onartu zuen Yerevan–eko Ministerio Konferentziak, eta bere irizpideak eta Europa mailako prozedura harmonizatua eskaintzen ditu, programa elkartuen espezifikotasunari erantzuteko. Ekitaldi honetan, proiektuan garatutako tresnen online kit–aren aurkezpenaz gain, European Approach akreditazioaren praktikari eta onurei buruzko testigantzak emango dira. Ekitaldia gaztelaniaz izango da batez ere, nahiz eta aurkezpen batzuk ingelesez izango dira.
Programan informazio gehiago aurki daiteke, baita izena emateko modua ere.