INQAAHE sarearen 2019ko konferentzia martxoaren 25etik 27ra egin da Colombon, Sri Lankan, “Kalitatea ziurtatzea, tituluak eta onarpena: mundo globalizatu baten konfidantza sustatzea” izenburuarekin.
Eva Fernández de Labastidak, Unibasqeko nazioartekotze eta proiektuen arduradunak, ECA-ren gobernu kontseiluko kide bezala kalitate agentzien eskualdeko sareen bileran parte hartu du, baita bi aurkezpen egin ere.
Lehenengoak, PKA-ren Maciej Markowski-rekin batera egindakoa eta ECA ordezkatuz, “Baterako tituluen kalitatea ziurtatzea – erronka globala eta erantzun posibleak” baterako tituluen ebaluazioa errazteko garatutako ekimenak (MULTRA eta European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes) eta esperientzia praktikoa (ImpEA proiektua) aurkeztu zituen.
Bigarrenak, “Unibertsitate eta enpresen arteko alternantzian egindako prestakuntza: Euskal Unibertsitate Sistemaren irakaskuntza dualaren ebaluazioa”, Euskal Unibertsitate Sistemaren irakaskuntza duala ebaluatzeko lehenengo deialdiaren emaitzak aurkeztu zituen. Ekimen hau I. Unibertsitate eta Empresaren arteko Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da.