Irakasleak

Egiaztapena – Deialdia

Informazio Gehiago

 

Figura ezberdinetarako eskabidea aurkezteko baldintzak:

  • Irakasle osoaren modalitatean: agregatu figuraren egiaztapena edo parekoa edukitzea.
  • Ikerketa-irakasleen modalitatean: aurretik doktore tituludun ikertzaile edo irakasle agregatu figuraren egiaztapena edo parekoa edukitzea.
  • Irakasle agregatuaren modalitatea kontratatzeko ebaluazioan, doktore-titulua edukitzea eta, gutxienez, irakasle eta ikerlari gisa hiru urtez jardun izana, doktore egin eta gero, ahal dela.
  • Irakasle atxikia modalitatea kontratatzeko ebaluazioan, doktore-titulua izatea.
  • Unibertsitate Pribatuko Irakasle doktore modalitatea kontratatzeko ebaluazioan, doktore-titulua izatea.
  • Doktore-tituludun ikertzaileak kontratatzeko ebaluazioan, doktore-titulua edukitzea eta irakasle edota ikertzaile gisa hiru urteko jarduna egiaztatzea.

Baldintza horiek beti bete behar dira ebaluazioa eskatzeko ezarritako epemuga baino lehen. Hori guztia frogatzen duten ziurtagiriak atxiki beharko dira.