21/2023 LEGEA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenaren arabera, 49,70 euroko tasa ezartzen da egiaztapenerako ebaluazio eskaera izapidetzeagatik.

Eskatzaileak ordainketa eskaera telematikoki bidali ondoren egin beharko du. “Nire ordainketa” zerbitzua herritarrek atxikitako euskal administrazio publikoekin egin beharreko izapide guztiak online, modu seguruan eta doan ordaintzeko pasabidea da. Ordainketa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez egin ahal izango duzu; horretarako, www.euskadi.eus webgunean duzun “Nire Karpeta”-ra sartu beharko duzu.

Eskatutako figura bakoitzeko tasaren zenbatekoa ordaindu beharko da.