Ebazpenaren jakinarazpena

Unibasqeko zuzendariak baterako ebazpen bat jarriko du Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan, emaitzak jakinarazteko. Ebazpen hori iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den data ebazpenaren jakinarazpena komunikatzeko data formala da, xede guztietarako.

Nolanahi ere, ondorengo orduetan banakako ebazpena bidaliko zaie eskatzaileei, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunean eskatzaileari mezu elektroniko edo SMS bat bidaliko zaio www.euskadi.eus web orrian jakinarazpen bat irakurtzeko zain duela komunikatzeko.

OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio-ebazpenak ebaluazioaren izaera positiboa edo negatiboa adieraziko du, dagokionaren arabera. Era berean, ebaluazioa ezezkoa bada, dagokion batzordeak egindako ebaluazio-txostena eskuratu ahal izango da, eskaera egiten den aplikazio informatikoaren bidez.

 


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia