Unibasq-ek eta ANECAk aurre-akordioa lortu dute Euskadin ebaluatutako ikerketatarteen zuzeneko aitortzarako

Euskal unibertsitateetako lan kontratudun irakasleen seiurtekoak Unibasq-ek ebaluatuko dituUnibasq-ek aurreakordioa lortu du Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalarekin (ANECA) hitzarmen bat sinatzeko, eta, horri esker, Unibasq-ek ebaluatutako euskal unibertsitateetako lan kontratudun irakasleen ikerketako seiurtekoak zuzenean aintzatetsiko dira estatu mailan. Akordioa EHUko irakasle eta ikertzaile iraunkor laboralen 2025eko seiurtekoen deialdian aplikatuko da, eta ondorengo deialdietan, gainerako unibertsitateetan ere.

PRENTSA OHARRA