Tituluak

 Egiaztapena-Baimentzea

2014-2015 Ikasturtea Baino Lehenagoko Emaitzak

 

Emaitzak

Gure Agentziaren zeregina Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legean oinarritzen da, eta, Lege horren 48. artikuluaren arabera, goi-mailako hezkuntzako titulu ofizialak lortzeko ikasketa-plan berriak onartu ahal izateko, Unibasqen aldez aurreko txostena beharko da beti. Aurrerago, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-irakaskuntza ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko 11/2009 Dekretuaren bitartez, txosten hori egiteko prozedura eta irizpideak finkatu ziren.

Aldez aurreko txosten horren bitartez, lehenik eta behin, zera jakinarazi nahi da, proposatutako graduko, masterreko eta doktoregoko unibertsitate-irakaskuntza ofizialen helburuak eta edukiak egokiak direla, prestakuntza-programa koherentea dela, eta irakaskuntza horiek guztiek kudeaketa eta antolamendu eraginkorra, prestakuntzari laguntzeko baliabide egokiak eta kalitate-sistema efizientea dituztela.

2014-2015

Lege-agindua eta ekainaren 28ko Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistema agentziari buruzko 13/2012 Legearen 2.2.b) artikuluan eta Unibasqen Estatutuen 6.2.a) artikuluan (204/2013 Dekretua, apirilaren 16koa) ezarritakoa kontuan hartuta, Agentziak honako irakaskuntza-proposamen hauek ebaluatu ditu:

MASTERRAK

EHUren 8 master-proposamen ebaluatu dira: ingeniaritza eta arkitekturan (3), zientziatan (1) eta gizarte- eta zuzenbide-zientziatan (4).

2014/2015 urteko titulu ofizialen proposamen emaitzak:

 

[table id=10 responsive=scroll /]

2013-2014

Lege-agindua eta ekainaren 28ko Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistema agentziari buruzko 13/2012 Legearen 2.2.b) artikuluan eta Unibasqen Estatutuen 6.2.a) artikuluan (204/2013 Dekretua, apirilaren 16koa) ezarritakoa kontuan hartuta, Agentziak honako irakaskuntza-proposamen hauek ebaluatu ditu:

MASTERRAK

EHUren 17 master-proposamen ebaluatu dira: ingeniaritza eta arkitekturan (11), artea eta giza zientziatan (3), zientziatan (3) eta gizarte- eta zuzenbide-zientziatan (3).

DOKTOREGOAK

2014. urtean, UPV/EHUk ingeniaritza eta arkitektura esparruan 2014/15 ikasturte akademikorako egindako doktorego-proposamen bati buruzko azken txostena egin da.

2013/2014 urteko titulu ofizialen proposamen emaitzak:

 

[table id=9 responsive=scroll /]

2012-2013

Aipatutako lege-agindua eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen 80.3.c) artikuluan eta Unibasqen Estatutuen 6.i) artikuluan (138/2006 Dekretua, ekainaren 27koa, abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuak aldatua) ezarritakoa kontuan hartuta, Agentziak honako irakaskuntza-proposamen hauek ebaluatu ditu:

GRADUAK

2013. urtean, ingeniaritza eta arkitektura alorreko bi gradu-proposameni buruzko azken txostenak eman dira: bat EHUrena eta bestea Mondragon Unibertsitatearena.

MASTERRAK

EHUren hamasei master-proposamen eta Mondragon Unibersitatearen beste proposamen bat ebaluatu dira: ingeniaritza eta arkitekturan (5), artea eta giza zientziatan (2), osasun-zientziatan (2), zientziatan (2) eta gizarte- eta zuzenbide-zientziatan (6). Gainera, beste EHUren beste 10 proposamen jaso dira eta ebaluatzeko lana 2014an osatuko da.

DOKTOREGOAK

2013. urtean, Mondragon Unibertsitateak gizarte- eta zuzenbide-zientzien esparruan 2013/14 ikasturte akademikorako egindako doktorego-proposamen bati buruzko azken txostena egin da. Halaber, EHUren 65 txosten eman dira: zientziatan (15), osasun-zienziatan (10),ingeniaritza eta arkitekturan (15), gizarte- eta zuzenbide-zientziatan (16) eta artea eta giza zientziatan (9). 2013. urtearen bukaeran EHUre beste ingeniaritza eta arkitekturako doktorego programa jaso da eta ebaluatzeko lana 2014ko lehenengo hiruhilekoan osatuko da.

 

[table id=8 responsive=scroll /]

Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren ara¬bera, mintzagai ditugun ikasketak gauzatu nahiz Graduatu, Unibertsitateko Master edota Doktore titulu ofizialak lortzeko eta emateko orduan, Eliza Katolikoaren Unibertsitateek Estatu Espainolaren eta Vatikanoaren arteko 1979ko urtarrilaren 3ko Hitzarmenean xedatutakoa beteko dute.

2011-2012

Aipatutako lege-agindua eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen 80.3.c) artikuluan eta Unibasqen Estatutuen 6.i) artikuluan (138/2006 Dekretua, ekainaren 27koa, abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuak aldatua) ezarritakoa kontuan hartuta, Agentziak honako irakaskuntza-proposamen hauek ebaluatu ditu:

GRADUAK

2012. urtean, ingeniaritza eta arkitektura alorreko hiru gradu-proposameni buruzko azken txostenak eman dira: bat EHUrena eta bi Mondragon Unibertsitatearenak. Gainera, bi proposamen gehiago jaso dira, bat Mondragon Unibertsitatearena eta bestea EHUrena, eta horien ebaluazioa 2013ko lehen hiruhilekoan osatuko da.

MASTERRAK

2012-2013 ikasturteari begira, 2011ko ekitaldiko azken hiruhilekoan jasotako EHUren hamalau master-proposamen ebaluatu dira: ingeniaritza eta arkitekturan (6), artea eta giza zientziatan (4), zientziatan (3) eta gizarte- eta zuzenbide-zientziatan (1). Gainera, beste 5 proposamen ebaluatu dira: bat EHUrena eta 4 Mondragon Unibertsitatearenak (gizarte- eta zuzenbide-zientzien esparruan guztiak).

Azkenik, azken hiruhilekoan EHUren hamabost master-proposamen jaso dira 2013-2014 ikasturterako, horietatik 7 txosten eman dira eta gainontzekoak ebaluatzeko lana 2013an osatuko da.

DOKTOREGOAK

2012. urtean, Mondragon Unibertsitateak gizarte- eta zuzenbide-zientzien esparruan 2012/13 ikasturte akademikorako egindako doktorego-proposamen bati buruzko azken txostena egin da. Halaber, Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza eta arkitekturan esparruan egindako beste proposamen bat jaso da ekitaldiko azken hiruhilekoan, eta ebaluatu egin da.

 

[table id=7 responsive=scroll /]

Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren ara¬bera, mintzagai ditugun ikasketak gauzatu nahiz Graduatu, Unibertsitateko Master edota Doktore titulu ofizialak lortzeko eta emateko orduan, Eliza Katolikoaren Unibertsitateek Estatu Espainolaren eta Vatikanoaren arteko 1979ko urtarrilaren 3ko Hitzarmenean xedatutakoa beteko dute.

2010-2011

Aipatutako lege-agindua eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen 80.3.c) artikuluan eta Unibasqen Estatutuen 6.i) artikuluan (138/2006 Dekretua, ekainaren 27koa, abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuak aldatua) ezarritakoa kontuan hartuta, Agentziak honako irakaskuntza-proposamen hauek ebaluatu ditu:

2011aren hasieran zenbait tituluen ebaluazioa osatu zen eta behin betiko aurretiazko txostena eman zen. Horren arabera, Mondragon Unibertsitatearen Ingeniaritza eta Arkitektura-alorreko 3 master-proposamenek aldeko balioespena izan zuten. Gainera, EHUren doktorego-programei buruzko 10 proposamen ebaluatu ziren, 2011/2012 ikasturte akademikorako.

2010eko azken hiruhilekoan, EHUk 2 gradu-proposamen eta 13 master-proposamen aurkeztu zituen, hurrenez hurren.2 graduek (Ingeniaritza- eta Arkitektura-alorreko bat eta Osasun Zientzietako beste bat) aldeko txostenak lortu zituzten, ohar batzuk gorabehera. Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoen jakintza arloko master batek aldeko txostena lortu zuen, 11 masterrek aldeko txostena oharrekin lortu zuten (2 Ingeniaritza eta Arkitektura arlokoak, 4 Arteak eta Giza zientzietakoak, 1 Zientzia arlokoa eta 4 Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoetakoak) eta azkenik Ingeniaritza eta Arkitektura arkoko master batek kontrako txostena jaso zuen.

 

[table id=6 responsive=scroll /]

Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren ara¬bera, mintzagai ditugun ikasketak gauzatu nahiz Graduatu, Unibertsitateko Master edota Doktore titulu ofizialak lortzeko eta emateko orduan, Eliza Katolikoaren Unibertsitateek Estatu Espainolaren eta Vatikanoaren arteko 1979ko urtarrilaren 3ko Hitzarmenean xedatutakoa beteko dute.

<a href="javascript:history.back()">< itzuli</a>

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia