Akordioak Unibasqek, bere osotasunean, kudeatutako eta ebaluatutako 2025eko deialdiei estaldura ematen die.
Unibasqek, Kataluniako Unibertsitate Sistemako Agència per a la Qualitat-ek (AQU Catalunya) eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) lehen hitzarmenak sinatu dituzte ANECAk agentzia autonomikoek egindako irakasle eta ikertzaileen ikerketa-jardueraren ebaluazioak aintzatesteko. Unibasqen kasuan, urriaren 14tik indarrean dagoen hitzarmen hori Federico Recart Agentziako zuzendariak eta Pilar Paneque ANECAko zuzendariak sinatu dute, eta BOEn argitaratu da urriaren 23an.
Akordio horren arabera, Unibasqek positiboki ebaluatutako ikerketa-tarteak aitortuko dizkie euskal unibertsitateetako lan-kontratudun irakasleei ANECAk, Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak (CNEAI) ebaluatu izan balitu bezalako ondorioekin. Aitortutako tarteak CNEAIren datu-basean sartuko dira.


