Unibasq-ek Bartzelonan irailaren 14an eta 15ean egindako Europako Unibertsitateen Aliantzen II. Foroan parte hartu du. Foroan ia 400 pertsonak hartu dute parte, besteak beste, aliantzetako ordezkariek, Europako Batzordekoak, estatu kideek, ikasleen elkarteek, kalitate-agentziek eta unibertsitateen elkarteek. Bi jardunaldi horietan honako gai hauek eztabaidatu dira, besteak beste: nola hurbildu “Europako Unibertsitateak” ekimena gizarteari; “Europako titulu” bat sortzeko estrategia, goi-mailako irakaskuntzako erakundeei baterako programen eskaintza eta baterako tituluen lorpena errazteko; edo Europako unibertsitateen dimentsio soziala.