Zer da Euskaraldia? Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ekimen honekin, hizkuntza-ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea lortu nahi da. Horretarako hitz egiten edo ulertzen duten pertsonen artean euskaraz egingo da Euskal Herri osoan, herrietan, auzoetan, enpresetan, eskoletan… edonon eta edonoiz.
Bi rol ezberdin egongo dira Ahobiziak, hamaika egunetan euskaraz hitz egingo dute euskara dakiten pertsonekin eta ezagutzen ez dutenei ere lehen hitza euskaraz egingo diete. Bestalde, Belarriprestak izango ditugu euskara ulertzeko gai direnak, agian euskaraz hitz egiteko ere, baina hamaika egun hauetan dakienari euskaraz hitz egin diezaiola eskatu dio.
Unibasq-ek bat egin du Euskaraldiarekin eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra Agentzian Belarriprest eta Ahobiziak aurkituko dituzue.
Unibasq-eko langileok euskararekiko gure konpromisua azaldu nahi dugu eta dagoeneko izena eman dugu ekimen honetan.
Euskaraldian parte-hartzera animatzen zaituztegu!