Akreditazio Instituzionala berritzeko programa pilotuaren baitan, “Unibertsitate-zentroen akreditazio instituzionala berritzeko estandarren eta irizpideen gida” ren arabera, Unibasq-ek EUSeko zentro baten akreditazio instituzionala berritu du lehen aldiz; ezaugarri horiek dituen Estatuko lehen berrakreditazioa izan da.
Programa pilotuan Euskal Unibertsitate Sistemako (EUS) hiru ikastetxek hartu dute parte: UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatea izan da Akreditazio Instituzionla berritu duen lehen zentroa, eta aipatutako beste bi unibertsitate-zentroen akreditazioa ere laster berrituko dela aurreikusten da. Programa pilotua amaitu ondoren, berrakreditazio-programaren lehen zikloan EUSeko 8 unibertsitate-zentroren parte hartzea aurreikusita dago.