Uztailaren 8an, Unibasqek ANECAren egoitzan parte hartu zuen, Unibertsitateko Kalitate Agentzien Espainiako Sarea (REACU) osatzen duten gainerako agentziekin batera, lan-jardunaldi batean lan-kontratua duten irakasleen ikerketa-jarduera ebaluatzeko 2026ko deialdia prestatzeko.
Jardunaldiaren ardatza prozeduren koordinazioarekin eta agentzien arteko informazio-trukearekin lotutako gai juridiko eta teknikoak aztertzea izan zen, ebaluazio-prozesuen harmonizazioan aurrera egiteko eta deialdiaren kudeaketa koordinatua bermatzeko.


