Azaroaren 11n eta 12an Unibertsitate Kalitate eta Hezkuntza Ebaluazioko Kanarietako Agentziak (ACCUEE) eta madri+d Ezagutzarako Fundazioak antolatutako “Aukera Berriak Unibertsitate-kalitate arloan” jardunaldiak izan dira Tenerifen, Unibertsitate-kalitate Agentzien Espainiako Sarearen (REACU) jardunaren esparruan.
Jardunaldi horietan unibertsitate-kalitatearen arloko adituak elkartu dira, azken hamarraldietan erakunde horiek izan dituzten eraldaketa garrantzitsuen aurrean esparru horrek dituen erronka nagusiak aztertzeko. Ekitaldian izan dira, besteak beste, José Manuel Pingarrón Unibertsitateetako idazkari nagusia, Unibertsitate Kalitateko Agentzien Europako Erregistroko (EQAR) eta Kalitatea Bermatzeko Agentzien Europako Elkarteko (ENQA) ordezkariak, eta baita REACU osatzen duten kalitate-agentzietako teknikariak eta zuzendariak ere. Besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte: mikrokredentzialak, hainbat agentziek egiaztatutako Europako unibertsitateen arteko titulazio bateratuak eta unibertsitate-kalitatearen arloari 2030 agendak dakarzkion erronkak. Unibasq-ek, Alemaniako AQAS agentziarekin batera, titulu bateratuei eta horien ebaluazioari buruzko hitzaldi bat eman du “The European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes – Lessons learnt and pending challenges”, eta “European Approach eta Europako Unibertsitate Aliantzak” mahai-inguruan parte hartu du.