ACPUAk, Aragoneko Goi-mailako hezkuntza ebaluatzeko agentzia, antolatu zuen bi eguneko ekitaldiak bere lehenengo egunean “Kalitatea ziurtatzeko inguruko gizarte dimentsioa” (Social dimension in quality assurance) eta “UNESCOren nazioarteko onespen akademikoari buruzko hitzarmena” (UNESCO’s Global Convention on the Recognition of Higher Education Qualifications) izenburua zuten hitzaldietan, lehen eguneko Batzar Orokorraren aurretik, eta bigarren egunean lau mintegietatik bitan parte hartzeko aukera eman zuen.
Hauek izan ziren Foroan eskainitako mintegiak:
Aurkezleak: Ana Elena Guerrero, TeSLA proiektuaren koordinatzailea, Universitat Oberta de Catalunya
Esther Huertas Hidalgo, Proiektuen kudeatzailea, AQU Catalunya
Mintegiak e-ebaluazio sistemaren ikuspegia eta kalitatea ziurtatzeko alderdiak nola aztertzen diren esperientzia pilotuetan aurkeztu zuen. Mintegiaren helburua kalitate adituek Goi-mailako hezkuntza erakundetan e-ebaluazio prozesua aztertzen dutenean alderdi kritikoak lantzea eta konpontzea zen.
Aurkezlea: Colin Tück, Zuzendaria, EQAR
Mintegiak oraingo proiektuaren egoera aurkeztu zuen eta parte-hartzaileei kalitate agentziek nola har dezaketen parte eta datu-basea beraien lanerako nola erabili dezaketen aztertzeko aukera eman zitzaien.
Aurkezleak: Caty Duykaerts, Presidenteordea, ENQA
Paula Ranne, Zuzendariordea, ENQA
Proiektu honetan, ENQAk lan-talde tekniko baten lana koordinatu du. Lan-talde honek Afrikako Kalitatea Ziurtatzeko Irizpide eta Jarraibideak (ASG-QA) eta kalitatea ziurtatzeko agentzien kanpo ebaluazioak ebaluazio-metodologia sortu ditu.
Mintegiak ASG-QA-ren elementu nagusiak eta ebaluazio-metodologia aurkeztu zituen eta sortze prozesuan agertu ziren eztabaida interesgarriak erakutsi zituen, Europako testuinguruan hausnartzeko erabil daitezkeenak.
Aurkezlea: Aurelija Valeikiene, Zuzendariordea, SKVC
Mintegiak LIREQA proiektuaren lankideek kalitate agentziek, goi-mailako hezkuntza erakundeek eta ENIC- NARIC zentroek, bai bakarrik edo elkarrekin, ESG-ren 1.4 atalean, “Ikasleak hartzea, haien bilakaera, haiek onestea eta ziurtatzea”, esandakoa betetzen nola lagun dezaketen Zirriborratutako gomendio sortaren inguruan eztabaidatzeko aukera eman zuen. Kalitatea ziurtatzeko adierazleak proposatu ziren. Onespen egokia eta hiru komunitateen arteko lankidetza garatzen laguntzen duten idea berritzaileak eta ezaugarri nagusiak kontuan hartu ziren.