Aurkezpena

Misioa, Ikuspegia eta Balioak

 

Misioa

Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia- zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat da, eta bere helburua euskal unibertsitate sistemaren hobekuntzan eta berrikuntzan laguntzea da, nazioarteko kalitate estandarrak beteaz eta gizarteak goi mailako ikasketetan duen interesari erantzunez. Horretarako unibertsitate sistema osatzen duten erakundeez gain, hauen titulazioak eta irakasleak ere ebaluatu, aholkua eman eta egiaztatzen ditu, era objektibo eta independente batean. Europako Goi-mailako Hezkuntzaren esparruaren kalitate irizpideak eta jarraibideak betetzeak bere jarduera bermatzen du, ENQA-ko kidea izanik eta EQAR-en erregistratuta egonda. Honek beste edozein unibertsitate sisteman bere jarduera garatu ahal izatea eta gainontzeko europar sistemen onarpena ahalbidetzen du.

Ikuspegia

Unibasq-ek goi hezkuntzako erakundeen, unibertsitate komunitatearen eta gizartearen onarpena lortu nahi du, euskal unibertsitate sistemaren kalitatea hobetzen laguntzen duen eragile gisa, baita bere nazioartekotzean eta gizarte proiekzioan ere. Euskal unibertsitateen, interes-taldeen edo sistemako erabiltzaileen, unibertsitateko politika erabakitzen duten erakunde eta unibertsitateko emaitzez sustatzen diren kanpoko eragileen arteko solaskide izan nahi du.

Halaber, unibertsitateen kalitaterako agentzi aholkulari eta aseguratzaile bezala bere burua ezagutzera eman nahi du nazioarte mailan, euskal unibertsitateetarako interes handieneko herrietan, Europako eta Latinoamerikan batez ere, bere nazioartekotzea indartzeko asmoz.

Balioak

  • Independentzia bere eginkizunen konplimenduan.
  • Erantzukizuna, profesionaltasuna eta pertsonen etika.
  • Baliabideak optimizatzen duen kudeaketa berritzaile baten bitartez efikazia eta eraginkortasuna.
  • Ebaluazio prozesuen garapenean objektibitatea eta zintzotasuna.
  • Gizartearen aurrean kontu-ematea eta gardentasuna.
  • Etengabeko hobekuntza eta bokazio zerbitzua.
  • Autonomiari eta unibertsitateen berezitasunari errespetua.
  • Amankomuneko interesak dituzten goi mailako erakundeekin, administrazioarekin eta nazio mailako zein nazioarteko beste agentzia eta erakundeekin lankidetzaren sustapena.
<a href="javascript:history.back()">< itzuli</a>

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia