
Barne-Antolakuntza
Ebaluazio-Batzordeak
DOCENTIA batzordea
Programaren segimendurako batzordea
Batzorde honek noizean behin programa eta prozedura orokorra aztertzen ditu hobetu nahian, eta irakaskuntza jarduera ebaluazio esparruan behar berriak agertzen direnean, ebaluazioaren kalitatea ziurtatzeko behar diren berrikuntzak sartzen ditu. ANECAk proposatutako presidente eta idazkari batez gain, DOCENTIA programan parte hartzen duten agentzia bakoitzeko kide batez osatzen da batzordea.
Diseinuak ebaluatzeko batzordea
Bost eta sei kideen arteko batzordea, unibertsitateek irakaskuntza jarduera ebaluatzeko diseinutako prozedurak ebaluatu, eta, bere unean, aldeko ebaluazioa emateko sortua.
Diseinuen ezarpena ebaluatzeko batzordea
Bost kidez osatutako batzordea, hauen artean kanpo ebaluatzaileak edo diseinuen ebaluazioan parte hartu duten ebaluatzaileak egongo direlarik. Batzorde hau unibertsitateek irakaskuntza jarduera ebaluatzeko diseinuen ezarpena ebaluatzeaz arduratzen da. Ebaluazio diseinuak ezartzeko hobekuntza proposamenak egiten ditu eta, behar denean, ziurtapen prozesua hasteko gomendioa. Batzordea kide hauek osatzen dute:
- Lehendakaria: Eduardo García Jiménez Jn.
- Batzordekideak: Albertina Albors-Llorens And. eta Urtzi Ayesta Morate Jn.
- Ikaslea: Uxue Arostegui Marin And.
- Idazkaria: Idoia Collado Arrúe And.
Ebazpena 2017ko otsailaren 21ekoa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena; DOCENTIA Batzordearen kide berriak izendatzea xedatzen duena
Aurreko batzordeak: