Instituzionala
Ebaluazio Instituzionala
Audit
Docentia
DOCENTIA programa abiaraziz, unibertsitateen eskaerak asebete nahi dira baita unibertsitateko irakasleen kalitatea hobetzeko hezkuntza-sistemak eredu eta prozedura batzuk izateko duen premia ere. Programa hau diseinatu da, unibertsitateko autonomiaren barnean, unibertsitateen jarduna bideratzeko, eta aldi berean irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko eta unibertsitateko irakasleentzako prestakuntza-planak garatzeko unibertsitateek duten rola gero eta garrantzitsuagoa izan dadin.
Kalitatea Bermatzeko Europako Irizpide eta Jarraibideak erreferentzia gisa hartuta, 1.5 “Irakasleak” Irizpidera beteko dela bermatu nahi da DOCENTIA programaren bidez, erakundeek beren langileak irakaskuntzarako gaituta daudela eta trebeak direla bermatuko duten baliabideak dauzkatela xedatzen duen Irizpidera. informazio gehiago
Akreditazio Instituzionala
Akreditazio Instituzionalak, unibertsitate-zentroei sei urtez ematen dituzten titulu ofizial berriztagarri guztiak automatikoki egiaztatzeko aukera ematen die. Prozesu hori uztailaren 27ko 640/2021 Errege Dekretuak arautzen du, zeinak irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan jasotako unibertsitate-titulu ofizialen egiaztapen-ereduaren alternatiba gisa ezartzen baitu akreditazio instituzionala. 640/2021 Errege Dekretuaren 14. artikuluaren arabera, unibertsitate-zentroek baldintza batzuk bete behar dituzte akreditazio hori lortzeko, eta sei urteko indarraldia izango du. Epe hori amaitu baino lehen berritu behar da, Unibertsitate Kontseiluaren beste ebazpen baten bidez.


