Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko irailaren 5eko 17/2022 Legearen 22. artikuluak (ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatzen duena) ezartzen duenez, legearen arabera kontratutako langileek garatutako jarduera ikertzailea ebaluatu ahalko da, langileak bigarren kontratu-urtea amaitzen duenetik.

Prozedura horren helburua da unibertsitate publiko batek edo Estatuaren Administrazio Orokorraz bestelako administrazio publiko bateko ikerketa-erakunde batek kontratatutako langileek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko irailaren 5eko 17/2022 Legearen 22. artikuluak (ekainaren 1eko 14/2011 Legea aldatzen duena) aipatzen duen ebaluazioa egin ahal izatea. Horregatik aldez aurreko akordio, hitzarmen edo kudeaketa-mandatu bat beharko da Unibasqen eta unibertsitatearen edo ikerketa-erakundearen artean, azken hori izango delarik deialdiak egingo dituena.


Kontaktuan jartzeko: egiaztapena@unibasq.eus