Irakasleak

Ikerkuntza

Iker22 – Laguntza Dokumentua

1.- Nork argitaratzen du deialdia?

Unibertsitateei dagokie IKER22 deialdia onartzea.

2.- Zein da UNIBASQen eginkizuna IKER22 deialdian?

UNIBASQek ebaluazio-protokoloa onartzen du eta eskaeren ebaluazioak egiten ditu. UNIBASQek ez du deialdia argitaratzen.

3.- Nork egiten ditu ebaluazio-protokoloa eta -irizpideak?

UNIBASQen Aholku Batzordeak egiten du, bere Gobernu Kontseiluarekiko organo independentea dena. UNIBASQi buruzko 13/2012 Legearen 9. Artikuluan aipatzen denez, Aholku Batzordeak agentziaren jardueren kalitatea eta sinesgarritasuna bermatu behar du, eta bere eskumenen artean protokoloak eta ebaluazio irizpideak onartzea dago. Lehen aipatutako legearen arabera, Aholku Batzordea agentziaren Zuzendariak (Batzordearen Presidentea dena) eta esparru akademikoan edo ebaluazio eremuan ospe handiko hamar pertsonek osatzen dute. Batzorde honen gehiengoa ez da Euskal Unibertsitate Sistemakoa izan behar, gutxienez ikasle bat izan behar du eta gutxienez Batzordeko 3 pertsonek bere eginkizuna Espainiatik kanpo egin behar dute.

4.- Nor aurkeztu daiteke deialdira?
Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzara Sistemara sartzeko modalitatearen arabera kontratatutako langileek beren ikerlana ebaluatu dezakete, kontratuaren bigarren urtea amaitu ondoren.
5.- Nola bete behar dut eskaera?

Aplikazio informatikoaren bitartez, bertan aipatzen diren pausuak jarraituz. Paperean aurkezten diren eskaerak ez dira ebaluatuko.

6.- Zeintzuk dira ebaluazio-irizpideak?

2017ko uztailaren 19ko ebazpenean ezartzen diren, Unibasq-eko zuzendariarena, uztailaren 17an Unibasq-eko Aholku Batzordeak onartutako IKER22 programaren irizpideak hartuko dira kontuan.

7.- Tasa bat ordaindu behar dut ebaluazioren eskaera egiteko? Zer jarri behar dut kontzeptu moduan ordainketa egiterakoan?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorren Legearen arabera, 48.49 euroko tasa ezartzen da ikerketa-jarduera ebaluatzeko eskaera izapidetzeagatik.

8.- Ez nago ados lortutako puntuaketarekin eta helegite bat jarri nahi dut. Noren aurrean aurkeztu behar dut?

Berraztertze helegitea jartzeko hilabete bateko epea dago ebaluarioaren emaitzaren jakinarazpena jasotzen den unetik. Hala badagokio, deialdia egin duen organoak eskumena izango du Unibasqi txosten bat eskatzeko errekurtsogileek aurkeztutako alegazioei buruz.

 


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia