Irakasleak

Egiaztapena – Deialdiak

 

Galdera ohikoei erantzuna.

Eskaera

1. Egiaztapen-deialdi batera lehenago aurkeztu banaiz, nire datuak berreskura al ditzaket nire datuak edo berriro sartu behar al ditut?

2011eko Egiaztapen deialdi orokorretik aurrera eskatu baduzu, aplikazioak aurreko eskaerako datuak iraultzeko eta berreskuratzeko aukera emango dizu.

 

 

2. Ezagutza-arlo desberdinetan figura bera eskatu dezaket?

Kontratu-figura bera gehienez bi ezagutza-eremutan eskatu ahal izango da. Bi eskaera desberdin izango dira eta bakoitza bere aldetik formalizatu beharko da (bi tasa ordaindu beharko dira, tasa bana ebaluazio-eskaera bakoitzeko).

3. Eskaera itxi ondoren, aldaketak egin ditzaket?

Eskaera itxi ondoren, ezin izango da aldaketarik egin. Eskaera ezabatu eta berri bat egin beharko da.

4. Eskaera itxi eta formalizatu ondoren, jarrai al dezaket merezimenduen frogagiriak igotzen?

Merezimenduen frogagiriak deialdiaren azken egunera arte erantsi ahal izango dira, nahiz eta eskaera Eusko Jaurlaritzaren administrazio elektronikoan formalizatu.

5. Nola jakin dezaket eskaera behar bezala egin dudan?

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskaera sinadura elektronikoaren bidez formalizatu ondoren eta Unibasq-ek baldintzak betetzen direla eta tasa behar bezala sinatu eta ordaindu dela egiaztatzen duenean, aplikazio informatikoan eskaera honela azalduko da: “Ebaluatzeko onartua”.

Kontuan izan behar da ez dela prozedura automatikoa, betekizun legal eta formal batzuk betetzen direla egiaztatu behar baitu Unibasq-ek.

6. Nola ordaindu behar dut tasa?

Tasa ordaintzeko, ordainketa-pasabidea erabiliko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan bertan. Urrats hauek egin beharko dira:

  1. urratsa. eskabidea sinatu eta bidali ondoren. euskal administrazioen ordainketa-pasabidera sartu beharko duzu NIRE KARPETAko ORDAINKETAk ataletik. 
  2. urratsa. Bete inprimakia ordainketa-gutunean aurkituko dituzun datuekin eta sakatu Onartu botoia.
  3. urratsa. Sartutako datuak zuzenak direla baliozkotu eta Ordaindu botoia sakatu.
  4. urratsa. Aukeratu zein erakunde laguntzailetan egin nahi duzun ordainketa eta sakatu Onartu botoia.

Eragiketa amaitu ondoren, erakunde laguntzaileak egindako ordainketaren egiaztagiria emango dizu.

Eskaera ebaluatzeko onartzen denean bakarrik kobratuko da tasa; bestela, tasaren zenbatekoa banku-transferentziaren bidez itzuliko da.

Eskatutako figura bakoitzeko tasaren zenbatekoa ordaindu beharko da, ebaluazioa eskaera bakoitzeko egiten da eta horietako bakoitzak ebazpen bat dakar.

7. Non aurki ditzaket ebazpena eta laburpen txostena?

Eskaera bakoitzeko ebaluazio-ebazpen bat plazaratu behar da, eta ebaluazioaren aldeko edo kontrako iritzia adierazi behar ditu, eta zer kontratu-modalitatetarako egiten den. Halaber, ebaluazioa kontrakoa bada, dagokion batzordeak egindako ebaluazioaren txostenaren eskaera bete den aplikazio informatikoan egongo da eskuragarri.

Unibasqeko zuzendariak ebazpenak jakinarazteko, baterako ebazpen bat jarriko du Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus). Ebazpen hori iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den data ebazpenaren jakinarazpenaren data formala izango da, xede guztietarako.

Nolanahi ere, ondorengo egunetan ebazpen indibidualizatua bidaliko zaie egoitza elektronikoaren bidez.

Irizpideak

8. Atzerriko unibertsitate bateko doktorego-titulua daukat, baina Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek eta Estatuko beste unibertsitate batzuen baliokidetasun-aitorpenik/adierazpenik gabe. Nire eskariari dagokionez, merezimendutzat hartzen al da?

Unibasq-eko irakasle eta ikertzaileen akreditazio-programa arautzen duen araudiak ez du inolako mugarik ezartzen. Ebaluazioa eskatu ahal izango duzu eta merezimendua adierazi, baina aldeko akreditazioa emango balitzaizu, akreditazio horrek ez luke ez inplikaziorik ez baliorik izango doktorego-tituluaren baliokidetasunari dagokionez.

9. Zer esan nahi du unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruzko abuztuaren 28ko 1086/1989 Errege Dekretuaren aurreikuspenen eta dekretu horretan egin diren aldaketen arabera aitortutako ikerketa-jarduerako aldiekin parekoak diren merezimenduak egiaztatzeak?

Seiurtekoekin parekoak diren merezimenduak egiaztatzea esan nahi du. Unibertsitateko irakasleek sei urtean behin egin duten ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazioa egin diezaiotela eskatu ahal izango dute, ordainsari-osagarri bat aitor dakien. Ebaluazio horretan, aldi horretan egindako ikerketa-lanaren errendimendua epaituko da.

Unibasqek ebalutatzen dituen Ikertramoak parekagarriak dira Seiurtekoekin.

 

Merituak

10. Argitalpen guztietan adierazi behar al da aldizkariaren inpaktu-indizea? Ba al dago hori eskaintzen duen datu-baserik Interneten?

Oso garrantzitsua da aldizkariaren inpaktu-indizea zein den adieraztea. Zenbait ezagutza-esparrutan, aldizkari indexatuak Web of Science (WOS) webgunean kontsulta daitezke: https://www.recursoscientificos.fecyt.es/. Inpaktu-indizeei, aldizkari batek bere espezialitateko aldizkarien artean duen mailari eta abarri buruzko informazioa lortzeko, zure unibertsitateko liburutegi-zerbitzuetara jo dezakezu.

Aldizkarien kalitate-zantzuak hainbat alderdiri buruzkoak dira, besteak beste: inpaktu-faktoreari, argitalpena barne hartzen den kategoriari edo kategoriei, aldizkariak bere kategorian duen mailari, kuartilari eta aipamen kopuruari buruzkoak.

Laguntza-gidan aipatzen den bezala, kalitate-zantzuak dituzten argitalpenak soilik hartuko dira kontuan.

 

 

11. Zer da WOSa?

“Web of Science” (WOS) delakoa Clarivate Analyticsek emandako informazio zientifiko eta akademikoko zerbitzua da. 1945tik, datu-base bibliografikoen bilduma zabala da, zientzia, teknologia, giza eta soziologiako edozein diziplinatako argitalpen zientifikoen aipuak eta erreferentziak biltzen dituena. Honako hauek biltzen ditu bere datu-base nagusietan: Web of Science, eduki-iturri gehigarriak web-baliabideekin eta argitalpenen materialarekin, kongresuak eta aktak (Proceedings), eta errendimendua ebaluatzeko tresnak (Journal Citation Report eta Essential Science Indicators).

WOSen aipatzen diren metrikak ebaluaziorako lagungarriak dira, baina ez du ordezten binakako ebaluazioa.

12. Zer da aldizkari indexatu bat?

Indexatutako aldizkaria zenbait kalitate-irizpide betetzen dituzten datu-baseetan argitaratutako argitalpena da. Hau da, aldez aurretik definitutako kalitate-irizpideen arabera egiten den hautaketa-prozesu batetik igaro behar du. Inpaktu-faktorea da aldizkari zientifikoak baloratzeko gehien erabiltzen den erreferentziazko metriketako bat, nahiz eta metrika horrek ez duen ordezten binakako ebaluazioa.

13. Zer dira kuartilak?

Eskatzaileak artikulu bat argitaratu duen aldizkariko kuartilaren berri eman beharko du, SJR (Scientific Journal Rankings)ren dagokion eremuan.

Q1, zerrendako aldizkarien lehenengo % 25ek osatzen duten taldea. Q2, rankingaren % 25etik % 50era bitarte dagoen taldea; % Q3, rankingnaren % 50etik % 75era bitarte kokatzen den taldea; Q4, rankingaren % 75etik % 100era bitarte dagoen taldea.

14. Zer urte hartu behar da kontuan aldizkari baten rankinga adierazteko?

Merezimendu gisa aipatutako artikulua argitaratu den aldizkariari buruzko datuak adierazteko, artikulua argitaratu den urtea hartu behar da kontuan, edo, berriki argitaratutako artikuluen kasuan, urterik hurbilena.  Garrantzitsua da era zuzenean adieraztea, bestela merezimendua ez legoke behar bezala justifikatuta.

15. Nola justifikatu behar ditut ikerketa-proiektuak, -kontratuak, -taldeak eta –sareak eta ikerketa-proiektu batean eta OTRIren bidez izapidetutako kontratu batean parte hartu izana?

Deialdia egin duen unibertsitatearen edo erakundearen ziurtagiriaren kopia erantsiko da. Ziurtagiri horretan, eskatzaileak lantaldean izandako parte-hartzea eta finantzaketaren zenbatekoa adieraziko dira zehazki.

Laguntza-gidan aipatzen den bezala, ez da baliozkoa izango proiektuak ikertzaile nagusiaren sinadurarekin justifikatzea, organo eskudunek erakunde-mailan emandako ziurtagiriak baino ez dira onartuko. Ordea, ez dira onartuko pertsona fisikoek edo eskumena ez duten organoek egindako autozertifikaziorik edo ziurtagiririk.

 

16. Meritu gisa sar dezaket finantzaketarik lortu ez duen ikerketa taldearen eskaera baten ebaluazio positiboa?

Ebaluazio positiboa jaso duten baina finantzaketa espezifikorik ez duten proiektuak, sare-taldeak edo antzekoak ez dira baloratuko.

17. Nola justifika dezaket proiektuetan kontratatu gisa parte hartu dudala?

Ikertzaile nagusia ez bazara, deialdia egin duen unibertsitateak edo erakundeak edo ikerketa-kontratuak unibertsitateko langileekin kudeatzeko gaitasuna duen erakunde batek sinatutako kopia aurkeztuz bakarrik justifika dezakezu merezimendua.

18. Kongresu batean, zer alde dago “Hitzaldi” edo “Komunikazio” baten eta “Hitzaldi gonbidatu” baten artean?

“Hitzaldia” eta “Komunikazioa” zientzialari baten ekarpenak dira, Kongresuko Antolakuntza Batzordeari aurkezten zaizkionak eta Batzordeak onar ditzakeenak edo ez. “Hitzaldi gonbidatua” terminoak, berriz, esan nahi du Antolakuntza Batzorde Zientifikoak a priori gonbidatu duela eskatzailea, aditu gisa, kongresuan parte har dezan.

19. Nola justifikatuko ditut kongresuak?

Kongresuaren aktaren bidez edo kongresuan parte hartu duzula adierazten duen ziurtagiriaren bidez.

20. Non sartu behar dira Kongresuetako Abstract izenekoak?

“Kongresuak” atalean, hemen: “Kongresu akten laburpen hedatuak (proceedings)”.

21. Nola adierazi behar dut nire irakaskuntza-jarduera?

Garrantzitsua da eskatzaileek beren irakaskuntza-merezimenduak irakasgaien arabera sartzea. Datuak errazago sartzeko, “kopia egiteko” aukera dago; horri esker, hautatutako merezimendua irakasgai bera eman den ondorengo beste ikasturte edo urte batera eraman daiteke. Horrela, informazio guztia berriro sartzea saihestuko da.

22. Kontuan hartzen da doktorego-titulua edo doktoregoa eskuratzeko aukera eman duten masterrak?

Doktorego-titulua ezinbesteko baldintza da, eta, beraz, ebaluazio-protokoloak adierazten dituen kasu hauetan bakarrik baloratuko da:

Doktorego-tesia: sari berezia lortzea eta nazioarteko tesitzat hartzea soilik izango dira kontuan. Euskaraz idatzitako eta aurkeztutako tesiak nazioarteko tesien maila berean balioetsiko dira, betiere gehienezko kalifikazioa lortzen badute.

Doktorego-titulua eskuratzeko aukera eman duten masterrak ez dira baloratuko.

Egiazkotasun-Adierazpena

23. Egiazkotasunarekin lotutako zer erantzukizun hartzen dira bere gain eskabidea betetzerakoan?

Eskatzaileak, eskaera ixtean, bere gain hartu beharko du aurkeztutako informazioa eta aurkeztutako dokumentazio guztia egiazkoa eta osoa dela, eta dagokion erantzukizuna bere gain hartzen duela (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikulua).

Erantzukizunpeko adierazpenean edo komunikazioan jasotzen den edozein datu edo informazio zehatza ez bada, faltsua bada edo funtsezko zerbait falta bada, edo administrazio eskudunari erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bazaio, edo adierazitakoa betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, edo jakinarazpena egiten bada, ezinezkoa izango da eragindako eskubidea edo jarduera gauzatzen jarraitzea gertakari horien berri izaten den unetik aurrera, egon daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikulua).

 

24. Zalantzak ditut atal jakin batean merezimendu bat sartzeko orduan. Interpretazio-akats bat egiazkotasunaren arau-hauste gisa uler al daiteke?

Bai deialdiaren araudiak, bai ohiko galderek, bai aplikazioan batzuetan sartzen diren oroigarriek, interpretazio-zalantzak eta -arazoak ahalik eta gehien murriztea dute helburu. Sartzen den informazioak deialdiaren araudian ezarritako baldintzak bete behar ditu. Halaber, zehatz-mehatz aztertu behar dira deialdia eta zalantzak sor ditzaketen alderdiak argitzen dituzten ohiko galderak, egiazkotasun-arau-hausteak saihesteko.

 

25. Kalitate-zantzu orokorrak aipatzean (adibidez, irakasle osoa izateko eskabidean jasotzen den autoebaluazioan) edo espezifikoak aipatzean (adibidez, artikulu batekoak), ekoizpen zientifikoari jarraipena egiteko baliabideei buruzko aipamenak egin ditzaket, hala nola Google Akademiko (Google Scholar), Researchgate eta antzeko profilei buruzkoak?

Bai, kalitate-zantzu gisa aipa daitezke horrelako tresnak, baina, kasu horretan, eskatzailearen erantzukizuna da erreferentzia horiek barneratzea, eta ziurtatzea erreferentzia horietan sartzen den informazioa egiazkoa dela eta ez dituela akatsak barne hartzen, hala nola lan eta/edo aipamen akademikoak bidegabe esleitzea.

 

26. Ikerketa-talde bateko kide naizela egiaztatzen duen unibertsitateko ziurtagiri bat daukat, baina nire parte-hartzearen datak ez datoz bat; izan ere, jarduera hasi eta gero sartu nintzen talde horretan, eta azken hori da, ziurtagirian lehenetsita agertzen den data. Zein hasiera-data sartu behar dut merezimenduan?

Taldean formalki zein egunetan sartu zinen adierazi beharko duzu. Hau da, ikerketa-talde horri kontribuzio aldiari dagozkion benetako datak adierazi beharko dituzu; bestela, emandako informazioan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuko litzateke.

 

Administrazio Elektronikoa

27. Zer baldintza behar dira administrazio elektronikorako sarbidea izateko?

Identifikatzeko eta sinatzeko esteka honetan onartu eta adierazten dena bitartekoren bat edukitzea.

Eskaera Administrazio Elektronikoaren bitartez soilik formalizatuko da (gidarako esteka).

 

28. Arrazoi desberdinengatik ezin badut elektronikoki sinatu, aukera egongo litzateke eskabidea formalizatzeko?

Ordezkari batek eskabidea formaliza dezake. Eskatzaileak eskuz bete beharko ditu ordezkatutako pertsonaren datuak, eta borondatezko ordezkaritza egilestea-inprimaki normaldua aurkeztu beharko du.

Ordezkariak elektronikoki sinatuko du eskabidea, bere identifikazio elektronikorako bitartekoarekin (eskatzailearen gakoekin sartu ahal izango da aplikazio informatikora Egoitza Elektronikora  sartzeko), ordezkaritza ematen duen pertsona fisikoaren izenean, eta lehen adierazitako inprimakia erantsita.

Bi pertsonek jasoko dituzte jakinarazpenak.

 

29. Jar al dezaket berraztertze-errekurtsorik administrazio elektronikoa ez den beste bide batetik?

Ez, bide horretatik egindakoak bakarrik onartuko dira, ez baitira onartuko paperan edo posta elektronikoz jasotakoak. Deialdian adierazten den bezala, eskabidearen ondorengo izapideak, NIRE KARPETAn  egingo dira.


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia