Unibasqek, 2018ko Transferentzia Deialdiaren seiurtekoa eskatu duten pertsonei CNEAI-ren (ANECA) ebaluazioen emaitzak jakinaraziko dizkie, organo horrek, Unibasqek dagokion ebazpena igortzeko beharrezkoak diren ebaluazio-txostenak bidali ahala.
Hala ere, zuzenketa-prozesuak indarrean jarraitzen du, eta horri dagozkion epeak 2020ko ekainaren 1etik aurrera hasiko dira berriro. Era berean, ebaluatzeko eta jakinarazteko epeak egun beretik aurrera hasiko dira berriro. Hori dela eta, eten diren epe administratiboen zenbaketari 2020ko ekainaren 1etik ekingo zaio, alarma-egoera eta haren luzapenak indarrean dauden bitartean onartutako lege-mailako arauren batean hala aurreikusi bada.
Transferentzia-seiurtekoaren ebaluaziorako zure eskaera ondo egiteko ondorengo argibideak jarraitu behar dituzu:
- CNEAI-k (ANECA) bidalitako jakinarazpenean zer eskatzen didan oondo begiratzea, zuzenketa modu egokian egin dezadan.
- Eskaera egin nuen CNEAI-ko (ANECA) aplikazio informatikora sartu eta eskatzen didatena zuzendu.
- CNEAI-ren (ANECA) aplikazio informatikoa itxi behin eskaera zuzenduta.
- CNEAI-ren (ANECA) aplikazioan, nire eskaera sinadura elektronikoarekin ERREGISTRATU. Sinadura elektronikoa nahitaezkoa da, IZENPE, NAN elektronikoa edo Txanpon eta Tinbre Fabrika Nazionalak ematen dituen beste aukerak erabiliz.
- Sartu zaitez www.euskadi.eus–eko Administrazio Elektronikora eta NIRE KARPETA–ra joan. Hor, zure espedientean, zuzenketaren dokumentazioa erantsiko duzu, hain zuzen: CNEAI-ren aplikazioak sortutako dokumentua (lehengo laburpen-dokumentua, “BORRADOR” ez dena) eta CNEAI-ren (ANECA-Ministeritza) erregistro-dokumentua. (Jarraitu itzazu Unibasq-en argitaratuta ditugun gure Laguntza gidan eta gainontzeko dokumentuetan dauden argibideak: https://www.unibasq.eus/eu/irakasle-eta-ikertzaileak-sei-urtekoak/deialdiak/).
CNEAI-k bidalitako zuzenketari buruzko zalantzak argitzeko, 609934275 telefono zenbakira deitu behar duzu.
Bestelako zalantzak izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan osagarriak@unibasq.eus helbidean, mesedez.