Irakasleak

Seiurtekoak – Deialdiak

 

Ohiko galderak

Oso ohar garrantzitsua: ebaluazio-irizpideei, ohiko galderei eta abarri buruzko informazio espezifikoa esteka honetan eskuragarri dago: https://www.aneca.es/web/guest/convocatoria-2023

Prozedura

1.- Deialdi honetara nor aurkez daiteke?

Deialdi honen xedea lan-kontratudun UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ikerketa-jarduera ebaluatzea da; honako kategoria hauetan: Irakasle Oso, Irakasle Agregatu, Irakasle Lankide iraunkor, kontratu iraunkorra duten Doktore Ikertzaile eta kontratu iraunkorra duten Ikerketa Irakasleak. Halaber, UPV/EHUko irakasle atxiki (eta UPV/EHUko irakasle laguntzaile doktore) eta lan kontratudun bitarteko irakasleena ere, plaza iraunkorren batean aldi baterako lanean badaude eta lehiaketa prozedurara atera arte.  UPV/EHUrekin 2023ko abenduaren 31an aurrez adierazitako kategorien batean kontratua daukaten pertsonek soilik izango dute ebaluazio hau eskatzeko eskubidea.

2.- Tarteak zenbat urtekoak izan daitezke?
Tarte bakoitzak gutxienez sei urte izan behar ditu.
3.- Zenbat tarte eska dezaket?
Nahi beste baina inoiz ez sei tarte baino gehiago. Gomendagarria da banan-banan eskatzea urteak galtzea saihesteko. Adibidez, bi tarteko ebaluazioa eskatzen badituzu eta lehenengoa negatiboa bada, urte horiek guztiak galdu eta ezin izango zenituzke berriro erabili.
4. - Bi tarte eskatzen baditut 2000-2005 eta 2006-2011 eta bakarrik 2006-2011 tarteko aldeko txostena lortzen badut, berriro ere aurkeztu dezaket eskaera 2000-2005 tarterako?
Ez, ezin da.
5.- 2000-2005 tartea eskatu eta kontrako txostena lortzen badut, berriro ere eska dezaket ebaluazioa 2000-2009, lehen aurkeztutako ekarpen berdinak errepikatuz eta besteren bat ordezkatuz?
Bai, lehen aurkeztutako 3 urte erabil daitezke.
6.-2007-2012 tartea eskatzen badut eta kontrako txostena lortzen badut, hurrengo urtean 2008-2013 tartea eska dezaket, lehen aurkeztutako ekarpen berdinak errepikatuz eta besteren bat ordezkatu?
Ez, 3 urte pasa beharko dira eta lehen eskatutako tartearen 3 urte aprobetxa dezakezu.
7.-Zein urtetik aurrera eskatu dezaket nire ikertzaile-karreraren ebaluazioa? (seiurtekoa)?

Nahi duzun urtetik aurrera. Kontuan izanik, ebaluatzeko eskatzen duzun tartearen lehenengo urtea zure ikertzaile-karreraren ebaluazioaren abiapuntua izango dela. Adibidez: Ebaluatzeko eskatzen duzun lehenengo tartea 2005-2010 urteetako bada, ezin izango dituzu 2005 baino lehenagoko urteak aurkeztu ikerkuntza-jardueraren ebaluazio berri bat eskatzen duzunean.

8.- Ebaluazioaren inguruan zalantzak baditut, nora jo dezaket?

Unibasq-ekin harremanetan jar zaitezke seiurtekoak@unibasq.eus posta elektronikoaren bidez edo Aneca-CNEAIrekin Aneca-CNEAI RESPONDE atariaren bidez.

Eskaera

9.- Nire eskaera betetzeko zeintzuk dira bete beharreko urratsak?

Unibasq-en web orrian adierazitako web estekaren bitartez sartu. Horrek bete beharko duzun Aneca-CNEAIren aplikazio informatikora eramango zaitu, eta bertan, eskaeraren lehenengo fasea betetzeko aukera izango duzu. Lehenengo erregistratu, eta ondoren eskatzen zaizuna bete (datu pertsonalak, ebaluatzeko tarteak, ekarpenak, CV, etab.). Eskaeraren bigarren fasea eskaera Unibasqera eramateari dagokio, Unibasqen deialdien webgunean argitaratutako estekaren bidez.

10.- Ekarpenak Aneca-CNEAIren aplikazio informatikoan erantsi behar ditut?

Bai, ezinbestekoa da ekarpenak Aneca-CNEAIren aplikazio informatikoan eranstea, ebaluatu daitezen.

11.-¿Nola bete behar ditut deialdiaren atalari dagozkion datuak Aneca-CNEAIren aplikazioan?
  • Deialdi-mota: Hitzarmen-deialdia (Kontratu iraunkorrak)
  • Kidegoa: Doktore edo lankide kontratua, aukeran
  • Unibertsitatea / CSIC: Euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea ebaluatzeko agentzia (Unibasq)
  • Kargu-hartze data: lehenenengo kontratu-iraunkorraren data
12.- Non aurkeztu behar dut eskaera?

– Lehendabizi, CNEAIren aplikazio informatikoaren atal guztiak bete eta beharrezkoak diren artxiboak atxiki beharko dituzu.

– Behin eskaera aipatutako aplikazio informatikoan bete eta ixten denean, inprimaki bat sortuko da. Inprimaki hau eskatzaileak sinatu eta erregistratu beharko du eta, gainera, beharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzaren erregistro telematikoaren administrazio elektronikoan (www.euskadi.eus) eskaera osatzeko.

– Nahiz eta CNEAIren aplikazio informatikoan bete eta itxi, eskaera ez da baliozkoa izango egoitza elektronikoan epe barruan eta behar bezala ez bada aurkezten.

13.- Ebaluazio eskatzeko tasa bat ordaindu behar da?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorren Legearen arabera, 49,70 euroko tasa ezartzen da ikerketa-jarduera ebaluatzeko eskaera izapidetzeagatik.

Eskatzaileak ordainketa eskaera telematikoki bidali ondoren egin beharko du. “Nire ordainketa” zerbitzua herritarrek atxikitako euskal administrazio publikoekin egin beharreko izapide guztiak online, modu seguruan eta doan ordaintzeko pasabidea da. Ordainketa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez egin ahal izango duzu; horretarako, www.euskadi.eus webgunean duzun “Nire Karpeta”-ra sartu beharko duzu.

14.- Nola egiazta dezaket UPV/EHUrekiko lotura?

Zerbitzu orriaren bitartez justifikatu behar duzu, hau 2022ko abenduaren 31ko datan eguneratuta egon behar da. Zerbitzu orriak eskatutako ebaluatzeko tarteren bat egiaztatzen ez badu, beste kontratuak, bekadun-egiaztagiriak edota lotura hori egiaztatzen duen dokumentuak aurkeztu beharko dituzu. Ekarpen bezala aurkeztutako urte bakoitzeko, Unibertsitatearekin edo beste zentro batekin gutxienez 8 hilabeteko harremana egiaztatu beharko da.

15.- Atxiki behar dudan zerbitzu orria non eskatu behar dut?
UPV/EHUko irakasleen errektoreordetzan eskatu beharko duzu, deialdia zabalik dagoen bitartean eguneratuta egon behar du, zerbitzu orria eguneratuta ez badago ez da kontuan hartuko.

Irizpideak

16.- Irakasle funtzionarioen ebaluazioa egiteko irizpideak eta batzordeak eta lan-kontratu finkoa duten irakasleenak berdinak dira?
Bai, berberak dira.

logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia