Irakaslea

Lan Kontratupeko Seiurtekoak

Deialdiak

Errekurtsoa

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPERIK BA AL DAGO?

Bai, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, Ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

NON AURKEZTEN DA ETA NORI AURKEZTEN ZAIO BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA?

Aurkaratzen den egintza eman zuen organoari jarri ahal izango zaio errekurtsoa. Errekurtsoa Estatuko edota Autonomia Erkidegoetako Administrazio Orokorraren erregistroetako edozeinetan edo Unibasq-en posta arrunt bidez (San Prudentzio, 8, 01005, Gasteiz) edota posta elektroniko bidez (osagarriak@unibasq.eus) aurkeztu ahal izango da.

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA BETETZEKO BEHARREZKO DATUAK:

  1. Errekurtsogilearen izen-abizenak eta identifikazio pertsonala.
  2. Errekurtsoaren xede den egintza eta aurka egiteko arrazoiak.
  3. Tokia, data, errekurtsogilearen sinadura, eta, hala badagokio, jakinarazpenak egiteko modua eta tokia.
  4. Administrazioaren zer organo, zentro edo unitateri zuzentzen zaion.
  5. Hala badagokio, xedapen espezifikoetan eskatutako gainerako berezitasunak.

Berraztertzeko Errekurtsoaren Eredua