Irakasleak

Ikerkuntza

Ikertramos – Laguntza Dokumentua

1.- Nork argitaratzen du deialdia?

Unibertsitateei edo ikerketa zentroei dagokie IKERTRAMOAK deialdia onartzea.

2.- Zein da UNIBASQen eginkizuna ikertramoen deialdian?

UNIBASQek ebaluazio-protokoloa onartzen du eta eskaeren ebaluazioak egiten ditu. UNIBASQek ez du deialdia argitaratzen.

3.- Nork egiten ditu ebaluazio-protokoloa eta -irizpideak?

UNIBASQen Aholku Batzordeak egiten du, bere Gobernu Kontseiluarekiko organo independentea dena. UNIBASQi buruzko 13/2012 Legearen 9. Artikuluan aipatzen denez, Aholku Batzordeak agentziaren jardueren kalitatea eta sinesgarritasuna bermatu behar du, eta bere eskumenen artean protokoloak eta ebaluazio irizpideak onartzea dago. Lehen aipatutako legearen arabera, Aholku Batzordea agentziaren Zuzendariak (Batzordearen Presidentea dena) eta esparru akademikoan edo ebaluazio eremuan ospe handiko hamar pertsonek osatzen dute. Batzorde honen gehiengoa ez da Euskal Unibertsitate Sistemakoa izan behar, gutxienez ikasle bat izan behar du eta gutxienez Batzordeko 3 pertsonek bere eginkizuna Espainiatik kanpo egin behar dute.

4.- Nola bete behar dut eskaera?

Aplikazio informatikoaren bitartez, bertan aipatzen diren pausuak jarraituz. Paperean aurkezten diren eskaerak ez dira ebaluatuko.

5.- Adierazitako meritu bakoitzeko "LABURPENA" atalean zer erantsi behar dut?

Gehienez ere bi alde izango dituen dokumentu bat erantsi beharko da, ikerketaren helburu eta emaitza nabarmenenak bilduko dituena.

6.- Eskaeran adierazitako ekarpen guztiak justifikatu behar dira?

Nahiz eta derigorrezkoa ez izan, nahikoa izango baita lokalizazioa egiaztatzeko ahalbidetzen duten datuekin eta kalitatearen indizeekin (DOI), ISBN-a edo ISSN-a kalitate adierazgarriekin batera, argitalpenaren kopia igotzea gomendatzen da.

7.- Zeintzuk dira ebaluazio irizpideak?

Ebaluazioan, Unibasq-eko zuzendariaren 2016ko urriaren 19ko Ebazpenean ezarritako irizpideak beteko dira. Ebazpen horrek argitara eman zuen Aholku Batzordearen urriaren 13ko erabakia, Ikertramoak programarako ebaluazio-irizpideak ezartzen dituena


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia