Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorren Legearen arabera, 50,69 euroko tasa ezartzen da ikerketa-jarduera ebaluatzeko eskaera izapidetzeagatik.

Eskatzaileak ordainketa eskaera telematikoki bidali ondoren egin beharko du. “Nire ordainketa” zerbitzua herritarrek atxikitako euskal administrazio publikoekin egin beharreko izapide guztiak online, modu seguruan eta doan ordaintzeko pasabidea da. Ordainketa Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez egin ahal izango duzu; horretarako, www.euskadi.eus webgunean duzun “Nire Karpeta”-ra sartu beharko duzu.

Eskatutako ebaluazio-tarte bakoitzeko tasaren zenbatekoa ordaindu beharko da; izan ere, ebaluazioa eskaera bakoitzeko egiten da, eta eskaera bakoitzak ebazpen bat dakar.