Irakaslegoa
UPV/EHUko lan-irakasle eta ikertzaileak
Ez-ohiko galderak
Galdera orokorrak
Zergatik egiten dira ezohiko deialdi hauek?
Bi epai betetzeko egiten dira deialdiak: 312/2022 epaia, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiarena, zeina irmoa baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2025eko martxoaren 12ko 157/2025 epaiaren bidez, zeinak 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren xedea zabaltzera behartzen baitu; eta 363/2022 epaia, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiarena, zeina irmoa baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2025eko otsailaren 12ko 87/2025 epaiaren bidez, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko urtarrilaren 10eko Ebazpena.
Zehazki, epai horien arabera, deialdi horien xedean sartu beharko dira lan-kontratudun irakasle eta ikertzaileen figura hauek:
- 2017ko deialdia: aldi baterako irakasle laguntzaileak eta haiei dagozkien bitartekoak.
- 2021eko deialdia: alboko irakasleak, aldi baterako laguntzaileak eta haien bitartekoak.
Zergatik ezin dira deialdi hauetara aurkeztu data horietan agregatu-plazan edo irakasle iraunkorren beste kategoria batzuetan bitarteko lan-kontratua zuten pertsonak?
2017ko (2018ko otsaila) eta 2021eko (2022ko urtarrila) ohiko deialdietan aurkezteko aukera izan zutelako.
Unibasqek 2017ko eta 2021eko ezohiko deialdi horietan egindako ebaluazioa aldekoa bada, kontuan hartuko al da Estatuko beste unibertsitate batzuetan?
Ebaluazioa positiboa bada, Unibasqek ofizioz bidaliko dio dagokion dokumentazioa ANECAri, eskatzaileak berariaz baztertu ez badu behintzat, CNEAIren datu-basean sartzeko eta, hala badagokio, dagokion ziurtagiria emateko eskatzeko, eta horrek beste unibertsitate batzuek kontuan hartzea erraztuko du.
Seiurtekoen ebaluazio positiboari UPV/EHUri jakinarazi behar al diot?
Unibasqek ofizioz bidaliko dizkio aldeko emaitzak ondorio ekonomikoetarako arduraduna den UPV/EHUri. Aurreikuspenen arabera, UPV/EHUk ondorio ekonomiko horiek aitortuko dizkie aplikatzekoak diren araudien arabera horretarako eskubidea duten irakasleei, 2018ko urtarrilaren 1etik edo 2022tik aurrera. UPV/EHU da, halaber, bere eremuko ondorio akademikoak aitortzearen arduraduna (Jardun, tesi-epaimahaiak, etab.).
Betebeharrak
1.- Zein dira ikerketa-tarte baten ebaluazioa eskatu ahal izateko betebeharrak?
Galdera orokorretan adierazitako kategoriaren batekoa izatea eta ebaluatu beharreko urte tarte bakoitzeko unibertsitate edo ikerketa-zentro batekin gutxienez 8 hilabeteko lotura duela justifikatzea.
2.- Zein agirirekin egiazta dezaket araudiak eskatzen duen 8 hilabeteko lotura unibertsitate edo ikerketa-zentro batekin?
Alderdi horiek egiaztatzeko, zerbitzu-orria erabiliko da. Zerbitzu-orri batekin lotura dutela justifikatu ezin dutenek giza baliabideetako arduradunak edo dagokion erakundeko agintari gorenak sinatutako kontratuak, bekak (ikerketarako direla zehazten dutenak) edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Ikertzaile nagusiek edo sailetako zuzendariek sinatutako agiriek ez dute baliorik izango. Atzerriko unibertsitate eta ikerketa-zentroekiko loturen kasuan, kontratuak, ziurtagiriak edo justifikazio-bekak aurkeztu beharko dira.
Eskatutako lotura ezin bada justifikatu, urte horretako urtea eta merezimenduak ezin izango dira ebaluatu.
Eskaera
3.- Noiztik hartzen da kontuan ebaluatu beharreko ikerketa-jarduera?
Ikerketa-alditzat hartuko da lizentziatura (edo gradua) lortu eta gero, ospe handiko Espainiako edo atzerriko unibertsitate edo ikerketa-zentro bateko kontratu edo izendapen baten bidez egiaztatuta dagoen denbora.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa legez aitortutako unibertsitateetan egindako ikerketari aplikatuko zaio, nolanahi ere (unibertsitate edo ikerketa zentro batekin loturaontratu edo ikerketa-proiektu bidez izan daiteke).
Espainiako unibertsitate edo zentroekin egindako kontratuez gain, atzerriko unibertsitateetako ikerketa-proiektuetan parte hartzea edo kontratuak ere kontuan hartzen dira.
4.- Zein urtetarako eska dezaket ebaluazioa?
1994 ko abenduaren 2ko Aginduaren 12.artikuluaren ezarritarkoaren arabera:
Eskatzaile bakoitzari dagokio, egiten duen lehenengo ebaluazio eskaeran, ikerketa-jardueraren ebaluazioa zein urtetatik aurrera eskatzen duen zehaztea. Data hori behin ezarrita, aurretik egindako jarduera ezin izango da alegatu, ezta kontuan hartu ere, etorkizuneko ebaluazioetan, haren iraupena edozein dela eta.
Ebaluaziora aurkeztutako bi tarteren arteko denbora-tartea ezin izango da alegatu, ezta kontuan hartu ere, ondorengo ebaluazioetan, interesdunak ez badu tarte horretarako eskaerarik aurkeztu, haren iraupena edozein dela eta.
Eskatutako ikerketa-tartea jarraian ez dauden urteekin osatu bada, aurreko puntuan ezarritakoa aplikatuko da interesdunak eskaerarik aurkeztu ez duen denbora-tarteetarako.
5.- Zer dokumentazio erantsi behar da eskaera aurkeztean?
- Zerbitzu-orria (nahitaezkoa) 2026/03/02ko datara arte, eta zerbitzu-orrian ageri ez diren loturak justifikatzeko kontratuak edo proiektuak (nahitaezkoa, beharrezkoa bada)
- CVA (nahitaezkoa)
- Patenteen justifikazioa
- Ekarpen ezohikoen justifikazioa
6.- Zein “Curriculum vitae” aurkeztu behar dut seiurtekoak eskatzeko?
“Curriculum vitae” normalizatua aurkeztu behar da (FECYT eredua gomendatzen da), ebaluatu beharreko urteetako ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak soilik barne hartzen dituena. CV honek honako hauek jaso behar ditu:
- Historia zientifiko osoa.
- Seiurtekoari dagozkion urteetan eta gutxienez aurreko hiru urteetan finantzatutako proiektuetan parte hartzea.
- Eskatutako seiurtekoaren aldiari dagozkion argitalpenak, gutxienez..
- Egonaldiak atzerriko zentroetan.
- Gonbidapen bidez edo antolatutako kongresuetarako komunikazioak eta ponentziak, eskatutako seiurtekoari dagokion aldian.
7.- Eskaera betetzean, zer erantzukizun hartzen da datuen egiazkotasunari dagokionez?
Eskaera ixten denean, interesdunak aurkeztutako informazioaren eta dokumentuen egiazkotasunaren erantzukizuna hartzen du (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak. (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 69.4 artikulua).
Ebaluazio irizpideak
8.- Aurkez al ditzaket ez-ohiko deialdi hauetan hurrengo deialdietan ebaluatutako merezimenduak edo urteak?
Bai, baldin eta deialdiaren xede diren taldeetakoa bada. Jakina, pertsona batek ezohiko deialdi hauetako batean aldeko txostena lortzen badu, Unibasqek, ondoren, hurrengo deialdietan aurkeztutako balizko eskaerak atzera botatzeko eskatuko du. Horretarako, erraztasunak emango dira, eta, aurreko ebazpena deuseztatu ondoren, beste bat emango da, 2017koa edo 2021ekoa. Ebazpen horren bidez, UPV/EHUri eskatu ahal izango zaizkio dagozkion ondorio ekonomikoak.
Ezohiko deialdi huekin sortzen den kasuistika konplexuarekin lotutako alderdi espezifiko horiei buruzko kontsultak egiteko, seiurtekoak@unibasq.eus helbidera idaztea gomendatzen da.
9.- Nork ebaluatuko ditu ez-ohiko deialdi hauetara aurkeztutako eskabideak?
Deialdi hauek epez kanpokoak direnez, Unibasqek zuzenean ebaluatuko ditu eskabideak, irakasleak eta ikertzaileak egiaztatzeko programaren ebaluazio-batzordeen bidez. Unibasqek arduraz kudeatuko du ebaluazio-lan hori, bere esperientzia eta egiten jakitea oinarri hartuta hainbat ebaluazio-programaren esparruan; besteak beste, Ikertramo programa, EUSeko unibertsitateetako irakasle ez-iraunkorrei edo zerbitzu aktiboan dauden ikertzaileei zuzendua.
10.- Zein ekarpen dira arruntak eta zein dira ez-ohikoak?
a) Arruntatzat hartuko dira honako ekarpen hauek:
- Liburuak, liburuen kapituluak, jakintza-arloko balio zientifiko handiko testuetarako hitzaurreak, sarrerak eta oharrak.
- Balio zientifikoko artikuluak, bere esparruan ospe handia duten aldizkarietan.
- Garrantzi ekonomiko frogagarria duten patenteak edo erabilgarritasun-ereduak.
b) Honako hauen ekarpenak hartuko dira ezohikotzat:
- Txostenak, ikerketak eta irizpenak.
- Lan teknikoak edo artistikoak.
- Erakusketa ospetsuetan, indusketa arkeologikoetan edo katalogazioetan parte-hartze nabarmena izatea.
- Salbuespenezko merezimenduen doktore-tesiak zuzentzea.
- Kongresuetarako komunikazioak, salbuespen gisa..
Unibasqek, deialdian aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, aurretik adierazitako ebaluazio-irizpide eta araudi berberak hartuko ditu kontuan.
11.- 5 ekarpen nagusi baino gutxiago aurkez ditzaket?
12.- Zer irizpide eta orientabide aplikatuko dira Unibasq-eko Batzordeek ebaluazio egiteko?
2017ko eta 2021eko jatorrizko deialdien irizpide orokorrak eta espezifikoak aplikatuko dira —hau da, ebaluazio-eremu bakoitzerako onartutako irizpide espezifikoak argitaratzen dituen Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalaren ebazpenetan jasotakoak—, eta ezohiko deialdi bakoitzaren epez kanpoko izaerara egokituko dira; ebaluazioa egiteko, dagokion urteko abenduaren 31ra arte eta aurreko sei urteetako aldietan lortutako merezimenduak hartuko dira kontuan. Era berean, ANECA-CNEAIren ikerketako seiurtekoen ebaluazio-batzordeen orientabideak aplikatuko dira.


