Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak 2025eko urteko kontuak —auditoretzaren aldeko behin-behineko txostenarekin— eta 2026rako kudeaketa plana aurkeztu ditu martxoaren 23an, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua buru izan duen saio batean.
2026rako kudeaketa-planak jardueraren areagotze nabarmena aurreikusten du, batez ere hiru eremu nagusitan: irakasle eta ikertzaileen seiurtekoen ebaluazioan —ANECAk aurretik garatutako funtzioak bere gain hartu ondoren— ikerketaren ebaluazioan, ingurunetik eskari gero eta gehiago jasotzen direlako; eta nazioartekotzean, hainbat europar ekimenetan parte hartuz, europar proiektuak eta European Approach-en bidezko ebaluazioak barne. European Approach ikuspegia da Europako unibertsitate‑programa bateratuen ebaluazioa estandar europar partekatuen (ESG) bidez egitea, emaitzak gainerako herrialdeek ere zuzenean aitortzeko.
Era berean, Gobernu Kontseiluak Euskal Unibertsitate Sistemako lau unibertsitateekin eta atxikitako zentroekin hitzarmenak sinatzea onartu du. Akordio horiei esker, unibertsitate pribatuetako irakasle eta ikertzaileen ikerketa-tarteak eta EHUko etengabeko prestakuntza-tituluak ebaluatu ahal izango dira.


