Eskaeraren formalizazioa

Behin eskaera amaitu eta gero Egiaztapena aplikazio informatikoan agertuko den Eusko Jaurlaritzaren Sede Elektronikoaren loturara sartu, laburpen dokumentua sinatu eta bidali eta ondoren eskatutako tarte bakoitzeko tasaren ordainketa egin beharko dute (NIRE KARPETAra sartuz) deialdian ezarritako epearen barruan.

Unibasqek baldintzak betetzen direla eta tasa behar bezala sinatu eta ordaindu dela egiaztatzen duenean, aplikazio informatikoan “Onartua” egoerara pasako da formalizatutako eskaera.

 


Eskabidea formalizatzeko, egoitza elektronikoan 3. urratsean, ez da beharrezkoa dokumentu gehigarririk eranstea, ezen nahitaezko dokumentuak egoitza elektronikora jo baino lehen, Seiurtekoak aplikazio informatikoan bertan sartu behar izan baitituzu.


Borondatezko ordezkariaren aukera erabiliz gero, eskabidea Eusko Jaurlaritza Elektronikoan formalizatzeko orduan BORONDATEZKO ORDEZKARITZA Egilestea – Inprimaki normaldua erantsi beharko da.

Administrazio Elektronikoan eskaera formalizatzeko laguntza gida

 


logotipo observatorio

Euskal Unibertsitate Sistemaren Behatokia