
Tituluak
Egiaztapena Berritzea - Deialdia
Unibertsitateko ikasketa ofizialak ezartzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena), bere 24.2 artikuluan hurrengoa jasotzen du: “Unibertsitate titulu ofizialen egiaztapena berritzeko prozesua hurrengo epeen barruan bete beharko da:
- 240 kreditu kopurua duten Graduko unibertsitate titulu ofizialek bere egiaztapena sei urteko epe barruan berritu beharko dute.
- 300 kreditu kopurua duten Graduko unibertsitate titulu ofizialek bere egiaztapena zazpi urteko epe barruan berritu beharko dute.
- 360 kreditu kopurua duten Graduko unibertsitate titulu ofizialek bere egiaztapena zortzi urteko epe barruan berritu beharko dute.
- Masterreko unibertsitate titulu ofizialek bere egiaztapena 4 urteren barruan berritu beharko dute.
- Doktoretzako unibertsitate titulu ofizialek bere egiaztapena 6 urteren barruan berritu beharko dute.
Epe hau Gradu, Master edo Doktoretzako titulazioen lehenengo egiaztapena ezarri zenetik edo haien azken egiaztapena berritu zenetik kontuan hartuko da. Gradu, Master eta Doktoretzako titulu ofizialek egiaztapena berrituko dute Autonomi Erkidego bakoitzak duen prozedurari jarraikiz bere aginpidean dauden Unibertsitateetan, 27 bis artikuluan ezarritakoaren arabera.
Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordearen 2020ko urriaren 13ko Aginduak Euskal Autonomi Erkidegoaren esparruan dauden Unibertsitateek egiaztapena berritzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailara eskaera egiteko epea ezartzen du. Epea 2020ko urriaren 31tik azaroaren 30era bitartekoa izango da, biak barne.
Prestakuntza Duala - Deialdia
ERABAKIA, 2020ko urriaren 26ekoa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Gobernu
Kontseiluarena; haren bidez, Gradu eta Masterreko unibertsitate-titulu ofizialen Formakuntza Duala edo
Nazioartekotzearen aitorpena edo Kalitate Zigilua lortzeko deialdia onartzen da, eta argitara dadin agintzen da.
Eskaera aurkezteko epea: Epea itxi da.
- Gradu eta Masterreko unibertsitate-titulu ofizialen prestakuntza dualaren aitorpena lortzeko Protokoloa.
- I ERANSKINA: Unibertsitate-formakuntza Dualaren aitorpen edo Kalitate Zgiluan parte hartzeko eskaera.
Eskaerak helbide eletroniko honetara bidali behar dira: zigiluak@unibasq.eus
Informazio gehiago hemen.
Nazioartekotasunaren aitorpena - Deialdia
ERABAKIA, 2020ko urriaren 26ekoa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Gobernu
Kontseiluarena; haren bidez, Gradu eta Masterreko unibertsitate-titulu ofizialen Formakuntza Duala edo
Nazioartekotzearen aitorpena edo Kalitate Zigilua lortzeko deialdia onartzen da, eta argitara dadin agintzen da.
Eskaera aurkezteko epea: Epea itxi da.
- Gradu eta Masterreko unibertsitate-titulu ofizialen nazioartekotasunaren aitorpena lortzeko Protokoloa.
- I ERANSKINA: Nazioartekotzearen aitorpenean edo Kalitate Zgiluan parte hartzeko eskaera.
Eskaerak helbide eletroniko honetara bidali behar dira: zigiluak@unibasq.eus
Informazio gehiago hemen.