Pasa den ekainaren 11n Unibasqek “Quality Assurance of Work-based learning” (“Lan giroan egindako ikaskuntzaren kalitatea ziurtatzea”) mintegia antolatu zuen NVAO eta Mondragon Unibertsitatearekin batera Bilboko Berrikuntza Faktorian.
Bertan Euskal Unibertsitate Sistemaren hiru unibertsitateen ordezkariek, Unibasqeko langileek, eta nazioarteko gonbidatuek “Work-based learning” kontzeptua hobetu ulertzeko aukera izan zuten EURASHEko (European Association of Institutions in Higher Education-Goi-mailako Erakundeen Europako Elkartea) Michal Karpíšek-en eskutik. Ondoren hainbat kalitate agentziren esperientziak entzuteko aukera izan zuten, hain zuzen ere, NVAO-ko Pieter Soete-k, QQA Scotland agentziako Ailsa Crum-ek eta Unibasqeko Eva Fernandez de Labastidak aurkeztuta.
Mintegiaren bigarren zatian, Euskal Unibertsitate Sistemaren hiru unibertsitateek lan giroan egindako ikaskuntzaren bere praktika onen adibideak aurkeztu zituzten, Ixaka Egurbidek IMH (UPV/EHU), Itziar Azkuek eta Jon Barrutiak UPV/EHU, Maria Lambarrik eta Isabel Fernandezek Deustuko Unibertsitatea eta Jon Altunak eta Josu Galarzak Mondragon Unibertsitatea ordezkatuz.
Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen Sailburuordea bertan zegoelarik mintegia aurkezteko Unibasqeko zuzendariarekin, Eva Ferreira, batera, azken deialdian dual ziurtagiria lortu duten titulazioen ziurtagiriak banatu ziren.
Bukatzeko nazioarteko adituei zuzendutako galderen saioarekin amaitu zen, gero bere ondorioak partekatu zituztelarik.
Aurkezpenak: